|
Hondakinen kudeaketa eta garraioa
• Eraginkortasun handienarekin erantzuten dizkiegu bezeroek hondakinen kudeaketaren eta garraioaren eremuan dituzten beharrei; beren eskakizunetara egokitzen gara, eta merkatuko transferentzia- eta bilketa-sistema ugari jartzen ditugu beren esku (edukiontziak, trinkotzaileak, pisu mugikorrak, errepide-trenak, kako-ekipoak dituzten erdiatoiaketa kamioi-flota handia).
• Hiri-hondakin solidoen garraioko liderrak gara: 120.000 tona baino gehiago garraiatzen ditugu urtean EAEn eta Nafarroan.
HHSak San Marcoseko transferentzia-instalaziotik beste zabortegi batzuetara garraiatzen ditugu, eta biohondakinak hainbat tratamendu-instalaziotara.
Nafarroan, Gipuzkoan bezala, HHS biohondakinak garraiatzen ditugu, eta, gainera, zenbait transferentzia-instalazio kudeatzen ditugu.
• Edukiontzi, trinkotzaile eta zisterna ugari ditugu bezeroen beharrei erantzun ahal izateko, bai eta kamioi-flota handia ere, tartean: garabi-kamioiak, kako-ekipoa duten kamioiak eta kate-ekipoa duten kamioia.
DESKARGATU PDF-A |
 |
|