|
Industria-garbiketak
Mantentze-lanetako garbiketak egiten ditugu produkzioa oztopatu gabe, bai eta berariazko garbiketa orokorrak ere. Produkzio-geldialdietan egin ditzakegu, beharrezkoa bada.
Ekorketa normala eta mekanikoa; eskuzko koipegabetzea eta mekanikoa; ur hotzeko eta beroko garbiketa, presio txiki eta handian; eta hainbat garbiketa, besteak beste, hauena: makinak, zuloak, paretak, egiturak, aldagelak, mota guztietako tailerrak, ijezketa-trenak, muntaketa-kateak, biltegiak, kanaletak, zirkulazio-guneak, kaleak, lorategiak eta berdeguneak.
Bezeroarekin batera, bere industriaren garbiketa-beharrak aztertzen ditugu, eta helburuak lortzeko garbiketa-planak, giza baliabide eta baliabide mekaniko espezializatuak, produktu kimikoak eta ikuskatze-sistemak proposatzen ditugu.
Industria-sektore guztietan egiten ditugu garbiketa-lanak: altzairugintza, zementugintza, automobilgintza, plastikoen sektorea, barrualdeko garbiketak, eta abar.
DESKARGATU PDF-A |
 |
|